Ahotiko antisorgailu

Ahotiko antisorgailu
AurkitzaileaFerdinand Peeters (en) Itzuli
Motaahotiko antisorgailu
Erabilera
Rolafarmako esentzial
Identifikatzaileak
MeSHD003277

Ahotiko antisorgailua edo pilula antikontzeptiboa hormonaz osatutako sintesiko pilula da, ahoz hartzekoa, obulaziorako ezinbestekoak diren baldintza bat edo gehiago blokeatzen dituena emakumearengan.[1] Pilula 1960ko hamarkadan hasi zen erabiltzen antisorgailu gisa Estatu Batuetan, eta oso antisorgailu ezaguna da. Erabilera asko aldatzen da herrialdearen,[2] adinaren, hezkuntzaren eta egoera zibilaren arabera. Pilula antikontzeptiboak ez ditu sexu-transmisiozko gaixotasunak babesten, hala nola GIBa (HIES), klamidia, herpes genitala, garatxo benereoa, gonorrea, B hepatitisa eta sifilisa. Sexu-transmisiozko infekzioen aurkako babesa lortzeko, kondoia erabili behar dugu.[3]

Emakumearen hormona zikloan du eragina, eta haurdunaldia ekiditen du. Gainera, hilerokoa erregulatzeko eta horrek sortzen dituen min eta ondoezak arintzeko ere balio dute pilulek, beti ere medikuak horrela gomendatzen badu.

Ahotik hartzeko pilulek ez dute Infekziorik babesten, hala nola GIB (hiesa), klamidia, herpes genitala, gonorrea, sifilisa... Sexu-transmisiozko infekzioen aurkako babesa lortzeko, preserbatiboa erabili behar da.

Antisorgailua[4],  sexu harremanetan ernalkuntza eta haurdunaldia ekiditeko substantzia, aparatu edo metodoak dira. Antisorgailuak zenbait taldetan bereiz daitezke, hala nola, hesi metodoak (preserbatiboa esaterako), eragile kimiko edo hormonalak (pilula antisorgailua, esaterako) eta kontrazepzio naturala (Ogino metodoa, esaterako).

Hainbat antisorgailu metodo daude: lehenik eta behin hesi bidezkoak daude (kondoia, preserbatibo femeninoa, diafragma), horiek sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak ekiditeko balio  dute. Ondoren, metodo hormonalak daude ( pilula antisorgailua, baginako eraztuna, partxe antisorgailua, azal azpiko antisorgailua eta DIUa),  horiek haurdunaldia hormonen bidez ekiditen dute. Azkenengo metodoak mediku batek preskribitu eta kontrolatu behar izaten ditu, hormonek gorputzean eragiten dituzten aldaketen jarraipena egiteko. Beste metodo bat, metodo naturala da (abstinentzia, hilerokoan oinarrituta…)  gorputzean objektu eta substantzia arrotzak ez sartzean oinarritzen da. Azkenengo metodoa, emergentziazkoa da, hau  biharamuneko pilula bezala ezaguna da, emergentziako medikamentu bat da eta ez da ohiko antisorgailu bezala erabili behar.

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. (Ingelesez) UN Population Division. (2006). (PDF) New York: United Nations ISBN 9-211-51418-5..
  3. Prospecto Melodene-15 de Bayer
  4. r01e00000fe4e66771ba470b8e35584d9d7da8391, r01e00000ff26d46687a470b8c8bcb02ab28b8c45. «Antisorgailuak eta emergentziazko metodoak» www.gazteaukera.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Developed by StudentB